Goian bezala, behean ere

Rider–Waiteren tarotan agertzen den Magoak "Goian bezala, behean ere" kontzeptua adierazten duela esan ohi da.

Goian bezala, behean ere Esmeraldazko Taularen bigarren bertsoaren interpretazio moderno bat da. Esmeraldazko Taula arabierazko iturrietatik datorkigun VIII. edo IX. mendeko testu hermetiko kriptiko eta konpaktu bat da[1][2]. Testua latineko itzulpen gehienetan agertzen da[3]:

« Quod est superius est sicut quod inferius, et quod inferius est sicut quod est superius.

Goian dagoena behean dagoena bezalakoa da, eta behean dagoena goian dagoena bezalakoa da.

»


Esaldiaren moldaketa Latinezko bertsio honetan oinarritzen da, eta ez dago arabierazko jatorrizkoan oinarritua; izan ere, arabiera "nondik" irakurtzen da eta ez "bezala".

Helena P. Blavatski okultista modernoak (1831-1891, Elkarte Teosofikoaren sortzaileetako bat) eta Kybalion egile anonimoak (ziurrenik William W. Atkinson, 1862–1932, Pentsamendu Berriaren sortzailea), esaldi hau erabiltzen hasi ziren, eta ondoren bizitza propioa hartu zuen, askotan New Age ingurunetan aipatzen den esaldian bilakatuz[4][5][6][6].

  1. (Alemanez) Weisser, Ursula. (2012-01-02). Das "Buch über das Geheimnis der Schöpfung" von Pseudo-Apollonios von Tyana. De Gruyter  doi:10.1515/9783110866933. ISBN 978-3-11-086693-3. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  2. Kraus, Paul. (1989). Jābir ibn Ḥayyān : contribution à l'histoire des idées scientifiques dans l'Islam.. Georg Olms ISBN 3-487-09114-3. PMC 21179082. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  3. (Ingelesez) Steele, Robert; Singer, Dorothea Waley. (1928-01-01). «The Emerald Table» Proceedings of the Royal Society of Medicine 21 (3): 485–501.  doi:10.1177/003591572802100361. ISSN 0035-9157. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  4. Three Initiates. (2011). The kybalion. (Definitive edition. argitaraldia) ISBN 978-1-58542-874-8. PMC 663952572. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  5. Three Initiates. (2017). The kybalion : a study of the hermetic philosophy of ancient Egypt And Greece. (Centenary edition. argitaraldia) ISBN 978-0-14-313168-7. PMC 987279178. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  6. a b Horowitz, Mitch. (2019-11-13). «The New Age and Gnosticism: Terms of Commonality» Gnosis: Journal of Gnostic Studies 4 (2): 191–215.  doi:10.1163/2451859X-12340073. ISSN 2451-8581. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy